Gertakarien
Aurkezlea

Bizkaia  |  Gipuzkoa  | Araba

Ainhoa García - Presentadora de eventos en Bilbao, Bizkaia, Pais Vasco

Kaixo guztioi!

“Ainhoa García naiz,
telebista aurkezlea, moderatzailea,
ospakizunetarako andereñoa eta kazetaria.
Poza handiagaz, nire webgunera ongi etorria ematen dizut, niri buruz gehiago ezagutu ahal izango duzun tokia, eta eskaintzen ditudan zerbitzuak ezagutzeko.”.

Aurkezlea | moderatzailea | kazetaria | ospakizunetarako andereñoa

Nire lana

Gala eta ekitaldiak

Aurkezle gisa dudan esperientziaz gain, ospakizunetarako andereñoa izateko trebetasunak ere garatu ditut. Prest nago mota guztietako ekitaldiak gidatu eta animatzeko, gala eta hitzaldietatik, sari edo ospakizun berezietaraino. Ekitaldiaren fluxua eta energia mantentzeko gaitasunari, publikoarekin elkarreragiteko daukadan gaitasuna gehitzen badiogu, parte-hartzaile guztientzat esperientzia ahaztezina sortzea lor dezaket.

Foro eta mahai-inguruak

Eztabaiden arloan aditua naiz. Eztabaida interesgarriak eta baliozkoak egitea da nire helburu nagusia. Parte hartzaileak arreta osoz entzuten ditut, eta haien galderak zorrotz erantzuten eta pentsamolde argiak eskaintzen dizkiet. Eztabaidak era eraginkorrean kudeatzen ditut, iradokizunak ematen eta partehartzaileekin batera soluzioak bilatzen ditugu beti errespetua mantentzen. Nire helburua hartzaileen arteko elkarlana bultzatzea da. Nire laguntzagaz, zure bilerak errazak, atseginak eta produktiboak izango dira.

Albiste idazketa

Kazetari gisa ere lan egiten dut. Nazioarteko berriak eta gertakariak txostenetan jaso eta komunikatzen ditut. Nire gaitasunak ikusleen arreta osoa erakartzen dituzte. Bizi ditudan ibilbideak, esperientzia aberatsa eman dizkidate, eta horrek nire etengabeko ikasketa eta hobekuntza prozesua bultzatu du. Hainbat gai eta kontzeptu zailak ere argi eta garbi azaltzeko gaitasuna daukat.  Nire helburua, jendea informazioaren bitartez sentsibilizatzea da.

Telebista Aurkezlea

Nire komunikabideen ibilbidean zehar, ikuskizun zirraragarriak antolatzeko, elkarrizketa gogoangarriak egiteko eta inpresioa utzi duten zuzeneko ekitaldietan parte hartzeko pribilegioa izan dut. Nire helburua, parte hartzen ditudan proiektu bakoitzean, esperientzia paregabe eta liluragarri bat eskaintzea da.

“Kazetaritza bizitza eskola zoragarria da.”

Alejo Carpentier

Lortutako esperientzia:

EITB-en egindako lanaren laburpen txiki bat